Sienako Palio

Auzoen ikurrinak oroigarri-saltoki batean.

Sienako Palioa (Palio di Siena) Italiako Siena hiriko kontradak edo barrutiak aurrez aurre jartzen dituen zaldi-lasterketa bat da. Erdi Aroan sortua, lehiaketa urtean bitan egiten da: uztailaren 2an Palio di Provenzano (Provenzanoko Ama Birjinaren omenez), eta abuztuaren 16an, Palio dell 'Assunta (Ama Birjinaren Jasokundearen omenez).

Salbuespenezko kasuetan, hala nola gizakia ilargira iritsi zenean, edo urtemuga garrantzitsu batean, Italiaren bateratzearen mendeurrena kasu, Sienako komunitateak erabaki dezake aparteko palio bat egitea, maiatza eta iraila bitartean ospatzekoa. Lasterketa Sienako erdiko Piazza del Campon egiten da.[1]

Italiako festa garrantzitsuenetariko bat da.

  1. https://www.naiz.eus/eu/gaiak/noticia/20220720/vuelve-el-palio-de-siena-vuelve-italia

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search